Lebensborn

Lebensborn
Datuak
Motaerakundea
Jarduera
Honen parteEugenesia nazia
Agintea
ZuzendariaHeinrich Himmler
Historia
Sorrera1935eko abenduaren 12a
Desagerpena1945
Lebensbornen amategi bat

Lebensborn e.V. (hitzez hitz: "Bizitza Iturria") Alemania nazian SSek sustatutako eta estatuak lagundutako elkarte erregistratua izan zen, eta haren helburua "arrazaz puruak" eta "osasuntsuak" ziren eta nazien estandarrak betetzen zituzten haurren kopurua handitzea zen, eugenesia nazia oinarritzat hartuta (eugenista batzuek "arraza-higienea" ere deitzen zutena). Lebensborn Heinrich Himmlerrek ezarri zuen, eta laguntza eta baliabideak eskaintzen zizkien amei, gehientsuenak emakume ezkongabeak. Emakume hauek euren haurrak amatasun-etxeetan izan zituzten, modu anonimoan, eta ondoren haur horiek adoptatu zituzten guraso "oso puruek" eta "osasuntsuek", bereziki SSetako kideek eta haien familiek. Ariar seme-alaba gehien zituzten emakumeei Ama Alemanaren Ohorezko Gurutzea ematen zitzaien. Naziek abortua legeztatu egin zuten (eta sarri, sustatu ere) haur ezgaitu eta ez germaniarrentzat, baina gainerako kasu guztiak zigortu zituzten.

Hasieran Alemanian finkatu zen, 1935ean, eta Bigarren Mundu Gerran populazio germanikoak zituzten Europako herrialde batzuetara zabaldu zen. Horren barruan sartzen zen ere "arrazaz duinak" diren umezurtzen adopzioa, SSetako kideekin harremanak izan zituzten emakume arioengandik jaiotako haurrak hain zuzen ere. Hasieran, baztertu egiten zituen soldadu arrunten eta atzerriko emakumeen arteko loturetatik sortutako haurrak, ez baitzegoen bi aldeetan arraza-garbitasunaren frogarik. Gerran, haur asko bahitu zituzten gurasoengandik, eta ariotasunaren arabera sailkatu ondoren, Lebensbornen etxeetan hazteko egokiak zirenak, alemaniar familiei ematen zizkieten.

Nurembergen epaiketetan, 1939 eta 1945 bitartean Alemania naziak Ukrainan eta Polonian zehar bahitutako haurren froga zuzen asko aurkitu ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne