Lebomepromazina[1] eragin farmakologiko neuroleptiko motako farmako antipsikotiko tipikoa da, fenotiazinen taldekoa.
Lebomepromazina garuneko dopamina-hartzaileak blokeatuz jarduten duen farmakoa da. Dopaminak garuneko zelulen arteko bulkaden transmisioan parte hartzen du. Garunean dopamina gehiegi dagoenean, hartzaileen gehiegizko estimulazioa gertatzen da, eta horiek portaera aldatzen dute. Lebomepromazinak hargailu horiek blokeatzen ditu eta gehiegizko estimulazioa saihesten du, gaixotasun mentala kontrolatzen lagunduz.