Lee Sun-kyun | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Seul, 1975eko martxoaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | koreera |
Heriotza | Seul, 2023ko abenduaren 27a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Ipar Jeolla |
Heriotza modua | suizidioa: karbono monoxidoagatiko intoxikazioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jeon Hye-jin (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Korea National University of Arts (en) ![]() |
Hizkuntzak | koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Lee Sun-kyun (Hangul: 이선균; Seul, Hego Korea, 1975eko martxoaren 2a - 2023ko abenduaren 27a) aktore hegokorearra izan zen. Nazioartean, ezagun izan zen Bong Joon-ho zuzendariaren Parasite (2019) filmean egindako lanagatik. Film horrek Oscar sari bat irabazi zuen, eta lan honengatik Antzezleen Sindikatuaren Sarietan sari bat irabazi zuen bere taldekideekin batera. Beste sari batzuk ere jaso zituen, Nazioarteko Emmy Sari baterako izendapen bat barne[1].
Leek 2000. urtean egin zuen debuta aktore gisa, eta telesailetan eta antzerki musikalean aritu zen. Coffee Prince eta Behind the White Tower dramek (biak 2007koak) ospea eman zioten, eta ondoren Pasta (2010), Golden Time (2012) eta My Mister (2018) etorri ziren.
Bien bitartean, pantaila handian, Las Palmas Kanaria Handikoa Nazioarteko Zinema Jaialdiko Aktore Onenaren saria jaso zuen Paju-n (2009) egindako lanagatik. Ondoren, kritikaren laudorioak etorri ziren, Helpless misteriozko thrillerragatik (2012), All About My Wife komedia erromantikoagatik (2012) eta A Hard Day komedia beltz eta poliziakoagatik (2014).
2023ko abenduaren 27an, Lee bere buruaz beste eginda hil zen, 48 urte zituela. Hil zenean, ustezko droga kontsumoagatik ikertua izaten ari zen. Bong Joon-ho zuzendariak eta beste pertsona ospetsu batzuek ikerketa bat eskatu zuten Hego Koreako komunikabideek eta poliziak Leeren heriotzan izan zuten paperari buruz[2][3].