Lee Kuan Yew (txinera tradizionalez: 李光耀; pinyinez: Lǐ Guāngyào; Singapur, 1923ko irailaren 16a - Singapur, 2015eko martxoaren 23a), txinatarra jatorriz, Singapurreko lehen gobernu burua (1950 – 1990).
Cambridgeko eta Londresko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak eta 1954an Herri Ekintzaren alderdia (PAP) alderdia sortu zuen. 1955. urteaz geroztik, Singapurreko legebiltzarkide izan zen eta lehen ministro 1959-1976 urteetan. Singapur Malaysiako partaide izatea bultzatu zuen 1963an, handik bi urtera Malaysiaren mendekotasunaren aurka agertu bazen ere. Bigarren Nazioarteko Bulegoko partaidea izan zen PAP alderdia bertan izan zenean (1967-1976).