Leggin | |
---|---|
galtzeteria | |
Leggina hankak ia erabat estaltzen dituen jantzia da, normalean gerritik orkatiletaraino esaterako. Batzuek panti mota bat dela deritzote; beste batzuek aldiz galtzen multzoan sailkatzen dute. Gaur egun pieza bakarreko jantzia da nahiz eta aspaldian legginak hanka bakar batentzako jantziak ziren.
Leggin modernoak, orokorrean, lycraz, nylonez eta kotoiz eginak daude. Dena dela, zeta, artile edo beste material sintetikoez eginikoak aurki daitezke merkatuan.
2019az geroztik, Legginaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero urriaren 18an.[1]