Lehen Biltzar Sionista | |
---|---|
Mota | Kongresu |
Honen parte da | World Zionist Congress (en) ![]() |
Denbora-tarte | 1897ko abuztuaren 29a - 1897ko abuztuaren 31 |
← Q7221182
![]() Second Zionist Congress (en) ![]() | |
Kokaleku | Stadtcasino Basel (en) ![]() |
Herrialdea | Suitza |
Antolatzailea | Munduko Erakunde Sionista |
Parte-hartzaileak | Hovevei Zion (en) ![]() |
Lehen Biltzar Sionista (hebreeraz: הַקּוֹנְגְּרֵס הַצִּיּוֹנִי הָרִאשׁוֹן) 1897ko abuztuaren 29tik 31ra, Suitzako Basilea hirian egindako biltzarrak jasotako izendapena da. Munduko Erakunde Sionistak egindako lehen biltzar sionista izan zen.
Theodor Herzlek, sionismo modernoaren sortzailea, antolatu eta zuzendua izan zen. Biltzar honen lorpen nagusiak plataforma sionistaren formulazioak izan ziren, tartean Basileako Programa, Munduko Erakunde Sionistaren sorrera eta Hatikva konposizioa erakundea eta mugimendu sionistaren himnotzat hartzea, gerora Israel estatuaren himnoa izango zena.