Leigh Hunt

Leigh Hunt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Henry Leigh Hunt
JaiotzaSouthgate1784ko urriaren 19a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
HeriotzaPutney (en) Itzuli1859ko abuztuaren 28a (74 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Familia
AitaIsaac Hunt
AmaMary Shewell
Ezkontidea(k)Marianne Kent Hunt (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaChrist's Hospital (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, autobiografialaria, literatura-kritikaria, itzultzailea eta idazlea

IBDB: 117080
Musicbrainz: 866ba1cf-6221-4ff9-997c-cc596107918c IMSLP: Category:Hunt,_Leigh Find a Grave: 10102 Edit the value on Wikidata

James Henry Leigh Hunt (Londres, 1784ko urriaren 19a - ibidem, 1859ko abuztuaren 28a) ingeles kazetari, kritikari, saiakeragile, itzultzaile eta olerkaria izan zen.

Txikitan Thomas Gray eta William Collinsen mireslea izan zen eta bere bertsoak imitatu zituen. 1801ean argitaratu zituen bere lehen olerkiak, Juvenilia izenburupean. Egunkarietarako ere idatzi zuen, eta 1807an antzerki-kritikako liburu bat idatzi zuen.

The Examiner printzipio erradikalen egunkari intelektualaren sortzaileetako bat izan zen. Bi urte eman zituen espetxean printze erregeordea kritikatzeagatik. Lord Byron, Thomas Moore, Lord Henry Brougham, eta Charles Lambek espetxean bisitatu zuten. Ondoren, beste hiru egunkari argitaratu zituen: The Reflector, The Indicator eta The Companion.

Hampstead taldearen nukleoa izan zen, "Hunten zirkulua" deitua izan zena. Charles Lamb eta William Hazlitt ere taldean zeuden. John Keats, Percy Bysshe Shelley, Robert Browning eta Alfred Tennyson ezagutarazi zituen.

Keats eta Shelleyrekin adiskidetu zen. 1821ean Italiara joan zen Shelleyren iradokizunez. Hunt Italiara iritsi eta astebetera, Shelley hil egin zen.

Shelleyren hileta, Louis Édouard Fournierren margolana (1889); Trelawny, Hunt, eta Byron. (Egia esan, Hunt bere zaldi-kotxean geratu zen.)

1825ean, Hunt Ingalaterrara itzuli zen, eta finantza-zailtasun handiekin argitaratzen jarraitu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne