Leo van Vliet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Honselersdijk (en) , 1955eko azaroaren 15a (69 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 65 kilogramo |
Altuera | 181 zentimetro |
Leonardus Quirinus Machutus ("Leo") van Vliet (Honselersdijk, Hego Holanda, 1955eko azaroaren 15a) Herbehereetako txirrindulari ohia da.
Profesionala 1978tik 1986ra, bere garaipenik aipagarrienak Gante-Wevelgem, Valoniako Sari Nagusia eta Dunkerqueko Lau Egunak izan ziren, horretaz gain Frantziako Tourreko etapa bat lortu zuen. Erretiratu ostean Amstel Gold Race lasterketako zuzendari izendatu zuten 1995ean.[1] 2002an Amstel Curaçao Race sortu zuen, Curaçaon jokatzen zen Criteriuma.[2] 2009an Egon van Kessel ordezkatu zuen Herbehereetako errepideko taldeko hautatzaile lanetan[3] 2012ko denboraldiaren amaiera arte.[4]