Leonardo S.p.A., lehen Leonardo-Finmeccanica eta jatorriz Finmeccanica, italiar industria-taldea da, industria aeroespazialean espezializatua. Bere egoitza Erroma hirian du. Aeronautikaren, helikopteroen, espazioaren, defentsa-elektronikaren, defentsa-sistemen eta segurtasunaren sektoreetan jarduten du nagusiki. Italiako industria metalmekanikoaren bigarren konglomeratua da, FCA Italy (Fiat) atzetik. Gaur egun, konpainia holding industrial bihurtzeko prozesuaren azken fasean dago, eta 100 herrialde baino gehiagotan ditu enpresak eta ordezkaritzak. Italiako gobernuak, Ekonomia Ministerioaren bitartez, holding horren akzioen % 30 inguru ditu. 2017ko urtarrilaren 1etik, konpainiak Leonardo-Finmeccanica izena aldatu zion Leonardo S.p. A., Leonardo Da Vinciren omenez.[1] 2016ko apirilera arte Finmeccanica izenez ezagutzen zen. 2017ko maiatzaren 16an, Zuzendaritza Batzordeak Alessandro Profumo CEO izendatu zuen.[2]