Lepantoko gudua[2] berebiziko garrantziko itsas gudua izan zen, 1571ko urriaren 7an gertatu zena Lepantoko golkoan, Naupakto hiriaren parean (modu erratuan, Lepanto deitua), Peloponeso eta Epiro artean, Grezia kontinentalean.
Gudu horretan, Espainiako Erresumak, Veneziako Errepublikak, Genovako Errepublikak, Maltako Ordenak, Savoiako Dukerriak eta Aita Santuen Lurraldeek osatu zuten Liga Santua izeneko kristau koalizioaren aurka borrokatu ziren turkiar otomandarrak. Kristauak garaile irten ziren, 30 galera turkiar soilik salbatu baitziren. Horrela, turkiarren espantsionismoa geldiarazi zen mendebaldeko Mediterraneo itsasoan. Miguel de Cervantesek bertan parte hartu zuen: zauritua izan zen eta ezkerreko eskuaren mugikortasuna galdu (horren ondorioz, "Lepantoko besomotza" ezizena jaso zuen), baina han borrokatu izanaz oso harro zegoen, iraganeko mendeek ikusi zuten eta datozenek ikusiko duten aldirik gailen eta gogoangarrientzat jo zuen.
- ↑ Geoffrey Parker, The Military Revolution, p. 88
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak