Zuhaitzalepatzea adaburua edo erdiko adarra moztea da, lepogainetik albo adarrak haz daitezen.[1][2] Lepatzea egin zaien zuhaitzei zuhaitz motz edo zuhaitz lepatu deritze[3]Basoak ustiatzeko modu hau oso hedaturik egon zen Euskal Herrian eta Europa osoan; eta kaleetan egiten da gaur egun ere, baina ez zuhaitzak ustiatzeko, baizik eta zuhaitzei forma emateko.
Goi nafarrerako zenbait hizkeratan, ekintzari mugarratzea edo mugarraketa ere esaten zaio —lagunarteko ahoskeran, moarratzea edo moarraketa—;[2][4][5][6] eta zuhaitz lepatuari, zuhaitz mugarroa,[7]zuhaitz mugarra[8] edo zuhaitz mugarratua[9] ere.
«
Orain erraten da hordiagatik mozkorturik. Eta guzia heldu da ongi, ezi nola burua kentzea arbola bati deitzen baita mozkortzea, hala hordia da mozkor bururik gabe…
↑Hazi Fundazioa (koordinatzailea). (2014). Zuhaitz motzei buruzko oharrak: zuhaitzak mozteko jardunbide egokien gida. Gipuzkoako Foru Aldundia, 11 or..
↑ Ikus Okila erabiltzaileak egindako oharra: «mugarratu ("moarratu") da, Nafarroan, Leitza aldean behintzat erabilia dena».«Lepatu»Zarauzkohitza.eus(Noiz kontsultatua: 2021-05-17).