Lepilemuridae | |
---|---|
Eozeno-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Superfamilia | Lemuroidea |
Familia | Lepilemuridae |
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Lepilemuridae Lemuriformes Strepsirrhini primateen barneko familia bat da. Bere barnean gaur egun Lepilemur generoa baino ez dago, antzinako Megaladapis generoa guztiz desagertu baita. 20 bat espezie ezagutzen dira. Madagaskarren baino ez dira bizi, beste lemureak bezala. Euren larrua gris-arrea da, batzuetan gorrixka goialdean eta zuri-horixka behealdean. Buru txikia dute eta belarri handi eta biribilduak. 30 eta 35 zentimetro arteko tamaina izan ohi dute eta tamaina bereko isatsa. 0,9 kilo baino gutxiago pisatzen dute normalki. Tapetum luciduma dute eta, beraz, euren begiek distira dute gauez.