Lera-txakur

Lera-txakurrak, 1898an.

Lera-txakurra, lurreko ibilgailuak uhal bidez tiratzeko hezitua eta entrenatua dagoen txakur mota bat da, nagusiki lerak.

Artikoan gutxienez duela 8.000 urtetik ontziez gain garraiobide bakarra izan da, XX. mendean kamioi artikulatuak, elurretako motorrak eta hegazkinen erabilera hedatu arte.

Usadioz, Alaska, Errusia, Groenlandia, Norvegia, Siberia eta Suedian erabili izan dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne