Letra azpimarratu

Letra arrunta, azpimarratu gabea eta letra azpimarratua duen testua. Azken bi lerroak eta bigarren lerroko azken hitza daude azpimarratuta.

Letra azpimarratua ortotipografian letra arruntaren azpian marra bat daroan letra mota izendatzeko erabiltzen da.

Azpimarratzea nabarmendu nahi den hitzaren (edo hitzen) azpian lerro bat marraztea da. Nabarmentzeko modu hori eskuzko idazkeran sortu zen, inprenta asmatu baino lehen. Gaur egun ere, makinaz idatzitako testuetan ere erabiltzen da batzuetan, hitz bat edo batzuk nabarmentzeko —enfasia emateko—, letra etzanaren edo lodiaren baliokide gisa. Dena dela, testu inprimatuetan azpimarratua ia ez da erabiltzen enfasia emateko, letra xeheen beheranzko trazu bertikalak ebakitzen dituelako (g, j, p, q eta y letretan) eta hori irakurgarritasunaren kalterako delako.[1]

  1. Plazaberri. (2024-02-12). «Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra azpimarratuak…» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne