Latinezko idazkeraren tipografian, erregularra edo letra roman hiru mota historiko nagusietako bat da, letra lodiarekin eta letra etzanarekin batera. Batzuetan, letra normala edo ohiko letra ere esaten zaio, letra-tipoetan estilorik xinpleena dela azpimarratuz, markatu gabea (markatuagoak diren letra lodi edo letra etzanarekin konparatuz.) Sinpletasuna da ezaugarri nagusia eta letra-tipo hau da letrarik ohikoena testu gehienetako corpusetan. (Orain irakurtzen ari zaren lerro hau, letra erregurrarekin idatzita dago). Beste batzueta roman estiloko letra edo erromatar estiloko letra esaten zaio.
Errenazimentu goiztiarrean, roman (Antiqua formakoa) eta etzana edo italiarra bereizita erabili ziren. Gaur egun, mota erregularra eta etzana nahasi egiten dira, eta tipografia gehienetan roman estiloa zutik dagoen estilo hau dela ulertzen da eta estilo italiko edo etzana edo letra zeiharrez osatuta dagoela ulertzen da.