Letra lodi

Helvetica letra-tipoaren lau aldaera. Goitik behera: lehen lerroan, letra-tipo arina edo (oso) mehea; bigarren lerroan, letra tipo erregularra edo letra-tipo erromatarra; hirugarren lerroan, letra-tipo lodia eta azkenik, behean, letra-tipo oso lodia edo beltza.

Letra lodia edo, batzuetan, letra beltza (oso lodia denean) tipografian marra lodiagoa duen karaktere mota da (tamaina bereko ohiko karaktereekin konparatuta). Nagusiki testuaren zati bat nabarmentzeko erabiltzen da.[1]

  1. Plazaberri. (2024-02-12). «Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra azpimarratuak…» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne