Lewis Milestone | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lev Milstein |
Jaiotza | Chisinau, 1895eko irailaren 30a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1980ko irailaren 25a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, aktorea, errealizadorea eta produktorea |
Lantokia(k) | Hollywood |
Jasotako sariak | |
|
Lewis Milestone (Leib Milstein zuen benetako izena; Kishinev, Besarabia, 1895eko irailaren 30a - Los Angeles, 1980ko irailaren 25a) zinema zuzendaria izan zen, Oscar Saria bitan irabazitakoa.
Kishineven jaio zen, Bessarabian, egun Moldavia, artean Errusiar Inperioaren lurraldea zen hartan. Lehenengo Mundu Gerra hasi aurretik Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, eta armadan izena eman bitartean hainbat lanetan jardun zuen. Gerran zuzendari laguntzaile egin zuen lan, erreportajeak filmatzen. 1919an estatubatuar herritartasuna lortu zuen. Gerra amaituta, Hollywoodera joan zen eta muntatzaile eta zuzendari laguntzaile aritu zen, harik eta Howard Hughesek Two Arabian Knights filma zuzentzeko aukera eskaini zion arte: horrela 1928ko Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zuen, sari horiek banatzen hasi ziren aurreneko urtean hain zuzen ere. Bi urte geroxeago eta All Quiet on the Western Front filmagatik bigarren Oscar saria jaso zuen, Erich Maria Remarque idazlearen eleberrian oinarritua. Hurren etorri zen The Front Page, eta lan honengatik sarietarako izendapena ere jaso zuen; irabazi ez baina. 1940an ostera ere izendatu zuten Of Mice and Men filmagatik. Milestoneren lan garrantzitsuenak 30eko eta 40ko hamarkadetakoak dira, eta kameraren erabilera iaioa eta argitzeko abilezia ezaugarri izan zituen. 1950etik aurrera zinemarako zein telebistarako egin zuen lan.
Lewis Milestone 1980an hil egin zen.