Li Po | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 李白 |
Jaiotza | Suyab eta Jiangyou (en) ![]() |
Herrialdea | Tang dinastia |
Heriotza | Dangtu, 762 (61 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of Li Bai (en) ![]() |
Heriotza modua | : itotzea |
Familia | |
Aita | Li Ke |
Leinua | Li clan of Longxi (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera klasikoa txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kanta-idazlea, kaligrafoa eta idazlea |
Lantokia(k) | Txina (eskualdea) |
Lan nabarmenak | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Li Po edo Li Bai, baita ere Li Taibai[1] (Suyab?,[2] 701-Dangtu, 762) Tang dinastiaren garaian bizi zen txinatar olerkari erromantiko handia izan zen. "Poeta hilezkorra" deitutakoa, yue fu izeneko poema fantastikoak dira bere poemarik ezagunenak. Yangtze ibaian mozkorturik ito egin zela uste dute askok. Nolabait, bere izenak mito maila izatea lortu du.
Bere egoera ekonomiko lasaiari esker Li Pok Txinan zehar bidaiatzen eman zuen bere bizitzaren zati handi bat. Bere poesia munduko plazer eta banitateari egindako kantua da.[3] Du Fu adiskidearekin batera Txinatar poesiaren Urrezko Garaia deituriko poeta iraultzaileetako bat da. Bere poesiak eragin handia izan du Txinako literatur tradizioan. Txinako poesiaren maisu handienetakotzat jotzen da. 1.000 poema inguru gordetzen direla kalkulatu da, baina, denboraren poderioz, zaila da kopurua zehaztea.[4]