Nawabzada Liaquat Ali Khan (Næʍābzādāh Liāqat Alī Khān, urduz eta punjaberaz: لیاقت علی خان; Karnal, Punjab, Britainiar Raj, 1895eko urriaren 1a – Rawalpindi, Punjab, Pakistan 1951ko urriaren 16a) Pakistango politikaria izan zen. Oxfordeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Pakistanera itzuli zen India eta Pakistan bereizi zirenean eta musulmanen buruzagi bihurtu zen berehala. Muhammad Ali Jinnah alderdikidearen lekua hartu zuen Pakistango gobernuan (1948) baina handik hiru urtera hil zuen afganiar batek.