| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1892 | ||
Ekitaldi kopurua | 110 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Api) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Belgika | ||
Antolatzailea | A.S.O. | ||
Mailak | CDM (1989-2004) 1.PT (2005-2010) 1.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Tadej Pogačar | ||
Garaipen gehien lortu duena | Eddy Merckx (5 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2024ko Lieja-Bastogne-Lieja | |||
Dokumentazioa |
Lieja-Bastogne-Lieja[1], ofizialki frantsesez: Liège-Bastogne-Liège eta La Doyenne (euskaraz: «Zaharrena») ezizenez ere ezagututa mundu mailako txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuenetarikoa da.
UCIk 24 norgehiagoka puntuagarrien artean sailkatuta dauka, eta Europa mailan bost proba klasiko nagusien artean dugu, alegia, Txirrindularitzako Monumentuak izeneko multzoan dago, Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Flandriako Tourra eta Lonbardiako Giroarekin batera.
Egun bateko proba gogorra da, 255 kilometro ingurukoa, eta Lieja eta Bastogne udalerri valoniarrak lotzen ditu.
1892an lehenengo edizioa egin zuten eta Eddy Merckx belgikarra da txapelketa gehien eskuratu duena, 1969 eta 1975 artean bost garaipen lortu zituelarik.