Liga Komunista Iraultzailea LKI | |
---|---|
![]() | |
Sorrera | 70eko hamarkada hasiera1 |
Desegitea | 19912 |
Ideologia politikoa | Komunista, trotskista |
Koalizioa | Auzolan, Batzarre, Zutik |
Nazioarteko kidetza | IV. Internazionaleko Idazkaritza Bateratua |
1 ETA VI. izeneko ETAren zatiketatik. 2 EMKrekin bat egin, Zutiken eta Batzarren. |
Liga Komunista Iraultzailea (LKI) Hego Euskal Herriko alderdi politiko bat izan zen, Espainiako Liga Comunista Revolucionaria (LCR) alderdiarekin lotua, ideologia komunista eta troskista zuena. Europako eta munduko beste alderdi troskistekin batera, IV. Internazionaleko kide izan zen eta iraultza etengabearen kontzeptua aldeztu zuena. Alderdia 1970ean sortu zen, ETAren seigarren biltzarreko zatiketa batetik, eta 1973an LCRekin bat egin zuen, LCR-ETA (VI) izena harturik Espainiak, eta, geroago, LKI Hego Euskal Herrian.
Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztu zen, zenbaitetan bakarka, zenbaitetan Euskadiko Mugimendu Komunistarekin (EMK) batera, betiere emaitza urriak bilduta. Bi alderdiek, hau da, LKIk eta EMK-k bat egin zuten 1990ean, lehenik Batzarre sortzeko Nafarroan, eta 1991n Zutik eratzeko, EAEn.