Lilies of the Field 1963ko Ralph Nelson estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatiko film bat da. William Edmund Barrett idazlearen izen bereko eleberrian oinarritzen da. Sidney Poitier, Lilia Skala, Stanley Adams eta Dan Frazer aktoreek antzestu zuten.
Lan honengatik, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen Sidney Poitierrek, aktore nagusi bezala Oscarra irabazten zuen lehen afro-amerikarra bihurtu zelarik.