Liliopsida | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Baliorik ez | monocots |
Liliopsida edo monokotiledoneo angiospermoen dibisioko zenbait landarez esaten da. Hauen enbrioiak kotiledoi bakarra izaten du. Bal eroaleak sakabanatuta daude eta ez daukate kanbiumik. Hostoak zorrodunak, bakunak eta luzangak dira eta nerbiazio paraleloa dute. Galtzarbeko kimuek profilo bakarra dute. Lore-bertiziloak trimeroak dira gehienetan eta forma belarkara nagusi da.