Lindsay Anderson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lindsay Gordon Anderson |
Jaiotza | Bangalore, 1923ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Angulema, 1994ko abuztuaren 30a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wadham College (en) Cheltenham College (en) St Ronan's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, kazetaria, karaktere aktorea, antzerki zuzendaria, zinema-kritikaria, telebista zuzendaria, ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pritcha (en) film dokumentala |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
lindsayanderson.com | |
|
Lindsay Gordon Anderson (Bangalore, India, 1923ko apirilaren 17a - Angoulême, Frantzia, 1994ko abuztuaren 30a) Indian jaiotako antzerki- eta zinema-zuzendari ingelesa izan zen, telebistarako hainbat lanetan ere aritu zen arren. Ingalaterran 60 eta 70eko hamarkadetan nabarmendu zen Free Cinema delakoaren erakusgarri adierazgarrienetako bat da, eta If... filmarekin hartu zuen nazioarteko ospea 1968ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuenean.
If... filmaz hasitako trilogia polemiko eta edukiz mamitsuaren bidez (Mick Travisen Trilogia delakoaz) heldu zen bere ibilbidearen gainera. 1973an plazaratu zuen O Lucky Man! lan bikaina, Malcolm McDowell gaztea protagonista zuela aurreko pelikulan bezala, baita Helen Mirren ere tartean, besteak beste. 1982ko Britannia Hospital da sorta horretako azken fruitua, Britainia Handiko osasun-sistema nabarmen uzten duen komedia beltza.