Lisa Marie Simpson | |
---|---|
Simpsondarrak | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Matt Groening |
Ageri den obrak | ikusi
|
Bikoizketa-aktorea | Yeardley Smith eta Aurélia Bruno (en) ![]() |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1981eko maiatzaren 9a |
Adina | 8 urte |
Herrialdea | Springfield |
Sexua | Neska |
Egoitza | Springfield |
Jarduera | elementary school student (en) ![]() babysitter (en) ![]() berriemailea Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea human billboard (en) ![]() beisbol entrenatzailea |
Ilearen kolorea | ilehori |
Familia | |
Aita | Homer Simpson |
Ama | Marge Simpson |
Anai-arrebak | |
Familia | Simpson familia |
Bestelakoak | |
Superboterea | super-indarra eta superhuman durability (en) ![]() |
![]() ![]() |
Elisabeth Marie Simpson, ezagunagoa Lisa Simson izenez Simpsondarrak telesaileko pertsonaia nagusienetakoa da.[1][2]Los Simpson marrazki bizidunen telesaileko pertsonaia da. Homer eta Marge Simpsonen alaba ertaina da, eta Barten arreba eta Maggieren ahizpa. Protagonismo eta konplexutasun nabarmena du seriean.
Matt Groening karikaturistak sortu zuen Lisa, eta 1987ko apirilaren 19an estreinatu zen telebistan, Tracey Ullmanen El show izenburuko barietate-saioko Good Night izeneko marrazki bizidunetako film laburrean.
Yeardley Smithek Lisari (eta, batzuetan, telesaileko beste pertsonaia batzuei) eman dio ahotsa Estatu Batuetako jatorrizko bertsioan.[3] Espainiako bertsioan, Isatxa Mengíbarrek bikoiztu du pertsonaia. Hispanoamerikako bikoizketan, Patricia Acevedo bikoizketa-aktoreak interpretatu zuen hamabosgarren denboraldiaren amaierara arte, eta bikoizketa-enpresarekin eta Fox-ekin izandako arazoen ondorioz, Nallely Solísek ordezkatu zuen 16. denboralditik 31. denboraldira arte, eta 27. denboralditik 31. denboraldira bitartean, Maggie Verak abestiak interpretatu zituen. Hala ere, gatazka amaitu eta 17 urtera, Patricia Accevedo bikoizketako aktoreak Lisa Simpsonen ahotsa egiten jarraitu zuen 33. denboralditik aurrera.