Lisp | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1958 |
Argitaratze-data | 1958 |
Ezaugarriak | |
Programazio paradigma | Programazio funtzional, procedural programming (en) , metaprogramming (en) , multi-paradigm programming (en) eta reflective programming (en) |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | Information Processing Language |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | John McCarthy |
Garatzailea | John McCarthy eta Steve Russell (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | lambda calculus (en) |
Maskota | The Lisp alien (en) |
Lisp historia luzeko eta parentesiz betetako sintaxi bereizgarria duen programazio-lengoaia funtzional bat da. Jatorriz 1958. urtean zehaztuta, goi mailako programazio lengoaien artean Fortran da Lisp baino zaharragoa soilik. Fortran moduan, Lisp asko aldatu egin da bere sorreratik, eta hainbat dialekto ezberdin izan dira bere historian zehar. Gaur egun, "Lisp batua" Common Lisp da.[1]
Lisp jatorriz ordenagailu programentzako notazio matematiko praktiko modura sortu zen, Alonzo Church-en lambda kalkuluan oinarrituz. Laister bihurtu zen programazioa lengoaia gogokoena adimen artifizialaren ikerketan. Lehenetariko programazio-lengoaia izanik informatikako kontzeptu askoren aitzindari izan zen.