![]() |
Artikuluaren zati edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Oharra: Barne estekak jarri behar dira hainbat hitzetan, euskal wikipedian hitz horien kontzeptua azaltzeko ditugun artikuluetara jo ahal izateko (ikus Laguntza:Estekak eta Laguntza:Tutoriala (barne estekak). |
Literatura konparatuak testuak aztertzen ditu mugen gainetik, eta hizkuntzen gainetik. Nazioz gaindikoak diren egitura diakronikoak ikertzeko, azaltzeko eta ordenatzeko eginkizuna du.
Termino honek hainbat prozedura metodologiko besarkatzen ditu: bi testu konpara ditzake, baina baita ere testu bat eta arte plastikoko elementu bat. Azken aldi honetan, Cultural Studies delakoek hartu dute Literatura konparatuaren lekua hainbat unibertsitatetan, garai bateko azterketa motak burutzeko. Eskola nagusi bi izan dira Literatura konparatuaren alorrean: frantsesa eta anglo-saxoia. Eskola frantses indartsu batek datu positiboak jaso nahi zituen, adibidez, literatur lanen arteko eraginak bilatzeko.
René Wellek amerikarrak, aldiz, aipatzen du literatura konparatua ezin dela gizatasunik gabea izan, baizik eta holistikoa behar duela.
René Wellek (1903-1995) amerikarraren arabera, literatura-ikerketa konparatua ezin da izan iraganera begiratze erlatibista, ezta kanpoko formalismo hutsa ere. Konparatismoa ez da izango zientifismo neutrala, edota historizismo axolagabea, baizik eta objektuekiko harreman esentziala. Literatura konparatua izango litzateke gizateriaren balio nagusiak iraunarazteko ahalegina, ziur aski, Argien mendeko programari eutsita. Daniel-Henri Pageaux (1939) frantsesak ere bide hori proposatzen du, kritika frantsesaren azken urteotako bozeroale modura:
"Pageaux wanted to develop imagology into a method for the human sciences in general, in the context of a totalizing science humaine. Consequently, he abandoned the philological analysis of perceptions and representations in favour of an ambitious, Enlightenment-style programme towards the understanding of culture in general: "des problèmes qui intéressent la culture, et tout simplement (si l´on ose dire) la vie des hommes"[1]”.
Literatura konparatuko departamentu bat bada Euskal Herriko Unibertsitatean (Gasteizeko Letren Fakultatean).
Euskal kritikan konparatismoaren prozedura erabili du Jon Kortazarrek, adibidez, Lauaxeta eta Federico García Lorca poeten lanak konparatzeko eta zehazteko nola mailegatu zion Lauaxetak Lorcari "Muerte de Antoñito el Camborio" (Romancero gitano liburukoa) poema bere "Langile eraildu bati" olerkia ontzeko. Beñat Sarasola kritikariak ere konparazioaren metodologia erabili du ikerketan.