Literatura teoria

Literaturaren teoria edo literatura teoria (grekerazko, theorein, 'begiratu' edo 'behatu') literatura helburu duen azterketa sistematikoa da. Literaturaren teoria gisa, sistematikotasun-asmoekin, XX. mendearen hasieran jaio zen, formalismo errusiar izeneko eskolarekin. Hala ere, antzinatik ezagutzen dira literatura-egitateari buruzko gogoetak, eta horiek ere, adiera zabalagoan, literatur teoriatzat har daitezke.

Teoria honen aztergaia literatura da, beste erabilera linguistiko batzuekin kontrajarrita definitzen saiatzen dena, baita inguruko konbentzioak bereizten ere: autore bakoitzaren estiloa, idazlanaren literatura-generoa, haren interpretazioa edo kritika eta funtzio soziala.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne