Litogenesi

Arroken zikloa:
1. Magma
2. Kristalizazioa
3. Arroka igneoa
4. Erosioa
5. Sedimentazioa
6. Sedimentuak eta arroka sedimentarioak
7. Metamorfismoa (presioa eta tenperatura igoera)
8. Arroka metamorfikoak
9. Arroken urtzea

Litogenesia[1] «lithos» (arroka) eta «genesis» (sorrera/jaiotza) termino grekoetatik eratorritako hitza da. Honen ondorioz, litogenesia arroken sorrera prozesutzat jo genezake.[2] Litogenesiari esker, unibertsoa tamaina, konposaketa kimiko, kolore eta forma desberdinetako arrokaz beteta dago. Prozesu segida honen ikerketari esker, ezaugarri desberdinetako arroka guzti hauek sailkatzeko gai gara. Litogenesia prozesu kate bat da eta kate horren momentu desberdinetan hiru arroka mota desberdin aurki daitezke: Arroka sedimentarioak, igneoak eta metamorfikoak. Arroken lehen sailkapen hau jasan dituzten presio eta tenperaturen arabera egiten da gehien bat. Mota bateko arroka batek edozein momentutan sufri dezake aldaketaren bat eta beste mota bateko bihurtu. Aldaketa hauen eragile nagusiak plaka tektonikoak eta uraren zikloa dira. Izan ere, hauen aldaketa eta mugimenduek baldintzatzen dituzte arroken aldaketak.

  1. (Gaztelaniaz) «La litogénesis terrestre» www.astromia.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  2. (Gaztelaniaz) Anders, Valentin. «LITOGÉNESIS, radicación» etimologias.dechile.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne