Lizuniaga Nafarroako Bera udalerriko lursailetan kokatua dago mendatea da, Lapurdiko mugatik 500-600 metrora. Alde batetik Nafarroako Bera udalerria eta bertzetik Lapurdiko Sara udalerria lotzen ditu. 236 metroko garaiera du.
Berez, Nafarroa eta Lapurdiren arteko muga ez dago gain honetan, Beratik Sarako norantzan gain honetara igo eta jeitsierako bihurguneea igaro ondoren basogune batean seinalez adierazi dago, Lizuniagako mendatetik 500-600 metro ingurura.