Llanquihue Llanquihue | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 70 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 42,1 km |
Zabalera | 41,6 km |
Azalera | 860 km² |
Sakonera | 350 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 41°08′S 72°47′W / 41.13°S 72.78°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Hidrografia | |
Hustubidea | Maullín River (en) ![]() |
Erresidentzia denbora | 62,9 a |
Arro hidrografikoa | Maullin basin (en) ![]() |
Llanquihue aintzira ("urperatutako tokia", mapudungunez) Txileko Los Lagos eskualdeko aintzira bat da. 860 kilometro koadroko hedadura denez, Txileko bigarren lakurik handiena da, General Carrera aintziraren ondoren. Haren sakonera ez da zehatz ezagutzen, baina sokazko zenbait zundak 350 metro baino sakonagoa dela adierazi dute. 70 metroko altueran dago.
Llanquihueren ibai-adarrak oso laburrak dira. Ekialdeko ertzetik Osorno sumendiaren (2660 m) magaletik datozen ibaiak iristen dira; hegoaldetikoak, gehienbat Calbuco sumendiaren (2003 m) magaletik datoz. Azken haietatik, Pescado ibaia garrantzitsuena da, La Poza eta Punta de los Ingleses artean amaitzen dena.
Haren ertzean garapen turistiko handiko hiriak daude: Puerto Varas, Frutillar, Puerto Octay eta Llanquihue, lakuari izena ematen diona, baita Las Cascadas eta Ensenada bezalako bainuetxeak ere.
Aintzira haren jatorri mitologikoa Licarayéngo Elezaharrean kontatzen da.