Loa loa txuntxurun berde (batzuetan tuntxurrun; bertsio batzuetan Loa loa sinpleki) euskarako haur kanta tradizional bat da. Aita Donostiak jasota[1]Resurrección Maria Azkuek bere Cancionero Popular Vasco liburuan ere bildu zuen[2]. Hainbat abeslarik egin dituzte bertsioak, tartean Gorka Knörr Gogoaren Taupadak diskoan[3], Haizeak izen bereko diskoan[4][5] edo La Oreja de Van Goghek Nuestra Casa a la Izquierda del Tiempo diskoan[6].
Kantan ama batek ume bati kantatzen dio. Sehaska kanta bat da eta lo hitzak duen zentzu lasaigarria erabiltzen duen bere musikan[7]. Abestiaren letran aitak ama Gasteizera eramaten du, mando baten gainean, eta hantxe saltzen du, diru askorekin etxera bueltatuz. Bertsolaritzan ere erabilia izan da, zortziko handi eta lau puntuko handi gisa[1].