Mota | etnia |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 761.000 |
Hizkuntza | Lobi (en) ![]() |
Erlijioa | islam eta kristautasun |
Geografia | |
Estatua | Burkina Faso, Ghana eta Boli Kosta |
Lobi[1] Burkina Fasoko Gaoua eta Diébougou hirien inguruan eta Boli Kostan bizi den talde etniko bat da. Jatorrian, Ghanan bizi ziren, Volta Beltza eta Zuria ibaien arteko eremuan, eta 1700. urtearen amaieran, lur hobeen bila joan behar izan zuten gaur egungo lekuetara.[2][3] Orain eskualdean sakabanatuta daude. Bere hizkuntza lobiera da. Lobi zenbait talde etniko izendatzeko termino orokorra da.[4]
Gaoua Lobiko hiriburutzat jotzen da. Komunitateetan antolatzen dira, bakoitza bere nortasuna duelarik.[2] Lobiek ez zuten inoiz antolaketa politiko zentralizaturik izan. 1901ean frantsesek beren lurraldea kolonizatu zuten arren, kolonizazioaren eragin txikia jasan zuten. Boli Kostan herrialdeko talde etniko pobreenen artean daude. Tusia, Banfora ekialdean bizi dena, eta dorosie, Lakosso inguruan bizi dena, biak Burkina Fason, lobien azpitaldeak dira.