Lobulu okzipital

Lobulu okzipital
Xehetasunak
Honen parteBurmuin-hemisferioa
Konponenteakvisual cortex (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezlobus occipitalis
MeSHA08.186.211.200.885.287.500.571
TAA14.1.09.132
FMA67325
Terminologia anatomikoa

Lobulu okzipitalak edo garondo lobuluak, burmuineko hemisferio bakoitzean aurkitzen diren 6 lobuluetako bat dira, gizakiaren pertzepzioaren sistema bisualaren guneak izanik. Ugaztunen burmuinaren atzealdeko zatian daude kokatuta, eta irudiak prozesatzeaz arduratzen da. Lobuluak, burmuin-hemisferio bakoitzean nabarmentzen diren eremu zehatzak dira. Ez dira bereziki kalteberak, burmuinaren atzealdeko zatian duten kokapenagatik, burmuineko edozein trauma esanguratsuk sistema bisual-pertzeptiboan aldaketa arinak eragin ditzakeen arren, ikusmen eremuaren akats eta eskotomak eragiten dituena. Lobulu okzipitaleko Peristriate eremua, prozesamendu bisual-espazialean, higiduraren eta kolorearen bereiztean sartua dago.

Kalte batek lobulu okzipitalaren albo batean izen bereko ikusmen galera eragin dezake, hain zuzen ere bi begien barnean eremu bera moztuta. Lobulu okzipitaleko gaitzek eldarnioak eta irudikeria bisualak eragin ditzakete. Eldarnio bisualak (kanpo estimulurik gabeko irudi bisualak) eremu okzipitaleko kalteen edo lobuluaren heltze iragankorren ondorio izan daitezke. Irudikeria bisualek (pertzepzio bihurrak) benetan direna baino handiagoak edo txikiagoak diruditen gauzakien, kolorerik ez duten gauzakien edo kolorazio anormal bat duten gauzakien forma har dezakete. Asoziazioaren parietal-tenporal-okzipital eremuan jasandako kalteek hitzaren itsutasuna eragin dezakete, idazkeraren ahultzeekin.

Lobuluetan honakoak bezalako eginkizun garrantzitsuak erregulatzen dituzten eremu edo nerbio guneak daude:

  • Pentsamenduaren eta emozioen elaborazioa.
  • Irudien interpretazioa, soinuen ezagutza.
  • Ikusmena, antzemate espaziala, higidurak eta koloreak bereiztea.

Ondorioz, lobulu honek egiten duen gauza bakarra betsareak nerbio optikoaren bidez bidaltzen dizkion bulkada elektrikoak deszifratu, interpretatu eta irudia erakustea da.

Prosentzefaloa.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne