Logia (arkitektura)

Logia Erromako Casa dei Cavalieri di Rodin
Artikulu hau arkitektura elementuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Logia».

Logia edo loggia arkitekturako elementu bat da, batez ere, XVII. mendeko arkitektura italiarrean erabili zena.

Galeria edo arkupe bezala funtzionatzen du[1], eta, gutxienez bere alboetako batetatik, erabat irekia dago, eta zutabe eta arkuek eutsia. Ohi, lurraren mailan dago, maila altuagoetan ere egon daitekeen arren, lurraren mailan dagoen beste baten gainean. Azken kasu honetan, logia bikoitza deitzen da.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Logia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne