Lokomozio-aparatu

Lokomozio-aparatu
Xehetasunak
Honen partegizakiaren gorputza
KonponenteakGiza hezurdura
muskulu-sistema
Identifikadoreak
MeSHA02
FMA7482
Terminologia anatomikoa

Lokomozio-aparatua, hezur- eta gihar-sistema eta sistema muskuloeskeletikoa giza gorputza mugitzea ahalbidetzen duen aparatua da. Barneko organoak babesten ditu berak ere, eta azalak estaltzen du bera, kanpoaldetik zainduz. Estu lotuta dago nerbio-sistemarekin ere bai, eta haren bidez burutik etorritako aginduak jasotzen ditu.

Sistema hau eskeletoko hezurrek, muskuluek eta artikulazioek, tendoi, kartilagoak eta bestelako ehun konjuntiboek osatzen dute[1]. Lokomozio-aparatuaren funtzio nagusia gorputza bera mantentzea da, mugimendua baimentzen du eta organoak babesten ditu[2]. Hezurdurak, gainera, kaltzio eta fosforo erreserbak ditu bere barnean, sistema hematopoietikoren elementu kritikoa[3].

Lokomozio-sistema, ez da sistema independentea, hainbat aparatuk osatzen dute; gihar-aparatua eta eskeletoa dira nabarmenenak, baina nerbio-sistema parte hartzen du ere.

Organo horien guztien gaixotasunetaz arduratzen diren espezialitate medikoak traumatologia, ortopedia, neurologia, errehabilitazioa eta erreumatologia dira.

  1. (Ingelesez) «MeSH Browser» www.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  2. (Ingelesez) «Muscles - Bone, Joint, and Muscle Disorders - Merck Manuals Consumer Version» Merck Manuals Consumer Version (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  3. (Ingelesez) «Merck Veterinary Manual» Merck Veterinary Manual (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne