Lope Agirre

Artikulu hau esploratzaileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Lope Agirre

Bizitza
JaiotzaAraotzOñati, 1510eko azaroaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaBarquisimeto1561eko urriaren 27a (50 urte) (41/51 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea eta Sayayin (en) Itzuli
Izengoitia(k)el Loco, el Tirano eta el Peregrino

Musicbrainz: 61b7bb50-ef1b-4a9c-8983-5edae934f9c2 Edit the value on Wikidata

Lope Agirre (Oñati, Gipuzkoa, 1510eko azaroaren 8a[1] - Barquisimeto, Venezuela, 1561eko urriaren 27a) Espainiar Inperioaren zerbitzura Hego Amerika esploratzen eta konkistatzen aritu zen euskaldun bat izan zen, gerora Espainiako Koroaren aurka altxatu zena. Espainiako erregeari idatzitako gutun batean, Agirrek bere buruari Erromesa eta Askatasunaren Printzea eta ezizenez deitu zion; beste batzuek Jainkoaren Haserrea izendatu zuten; aitzitik, espainiar etsaiek Eroa edota Tiranoa deitu zuten.[2]

Agirre nolabaiteko kulturadun kaparea litzateke, ziurrenik On Juan Carlos Guerrak iradokitzen duen bezala eskribauen seme. Agirre gaztea 21 urterekin Sevillan zegoen garai hartan, Ameriketara joateko asmoa zutenei Indietako Kontseiluak murrizketak ezarri eta 1503an sorturiko Kontratazio Etxeak fidantzak eta beste hainbat baldintza eskatzen zizkien.[3]

  1. (Gaztelaniaz) Zumalde, Iñaki. (1964). Ensayos de historia local vasca, De la anécdota como historia. Ed. Auñamendi, Donostia, 166 or. ISBN 738363..
  2. (Gaztelaniaz) Mampel & Escandell, Elena & Neus. (1984). Lope de Aguirre. Crónicas 1559-1561. Ediciones Universidad de Barcelona,, 340 or. ISBN 848541151X...
  3. (Gaztelaniaz) «Lope de Aguirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne