Lord Kitchener Wants You (edo Lord Kitchenerrek Zu Nahi Zaitu euskaraz) 1914an sortutako erreklutamendu kartel bat izan zen, Alfred Leetek diseinatua. Kartelean Lord Kitchener Gerrarako estatu-idazkari britainiarra agertzen zen, "WANTS YOU" hitzak azpian zituela.
Kitchenerrek britaniar armadako goi karguaren kapela soinean, ikusleari hitz egiten dio (zuzenean seinalatuz) Erdialdeko Potentzia aurka armada britainiarrean izena eman dezan. Lehen Mundu Gerrako irudi ikoniko eta gogoangarrienetako bat kontsideratzen da. Eragin handiko irudi eta eslogana izan da, beste herrialde batzuetako imitazioak ere inspiratuz.[1]