Lord of the Dance (euskaraz Dantzaren Jauna) Michael Flatley estatubatuar-irlandarrak sortu, ekoiztu eta zuzenduriko irlandar dantzen ikuskizun bat da. Flatley bera ikuskizun honetako dantzari eta izar nagusia da. Ikuskizunaren musika Ronan Hardiman irlandar konposatzaileak konposatu zuen, betiere irlandar doinuetan oinarrituz.