Loreto departamendua

Loreto
 Peru
Administrazioa
Estatua Peru
ISO 3166-2PE-LOR
HiriburuaIquitos
GobernuburuaFernando Meléndez (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak4°00′S 74°19′W / 4°S 74.32°W / -4; -74.32
Azalera368,851,95 km²
MugakideakUcayali, Huanuco Department (en) Itzuli, San Martin Department (en) Itzuli, Amazonas Department (en) Itzuli, Acre, Amazonas, Amazonas, Putumayo, Sucumbíos probintzia, Orellana probintzia, Pastaza probintzia eta Morona Santiago probintzia
Demografia
Biztanleria883.510 (2017)
−8.222 (2007)
Dentsitatea2,41 bizt/km²
GentilizioaLoretotar
Informazio gehigarria
Lurralde motaDepartamendua
Ordu eremuaUTC−05:00
www.regionloreto.gob.pe
Artikulu hau Peruko departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loreto».

Loreto departamendua Peruko ipar-ekialdean dagoen departamendu bat da, herrialdeko handiena, amazonastar lurraldeko ia 369 mila kilometro karratuko azalerarekin, ia erabat laua, non sigi-sagaka uholde estazionalak eragiten dituzten Andeetatik drainatutako ibai handiak igarotzen diren. Departamendu honetan Marañon ibaia eta Ucayali ibaia elkartzen dira Amazonas ibaiaren goi ibilgua abiaraziz.

Loretoko lurraldea hasiera batean talde indigena alderraien jarraikako boladek populatua izan zen. Kolonia garaian, misio gutxik izan zuten arrakasta populazio iraunkor batzuk sortzeko euren saiakeran. XIX. mendearen amaieran, Kautxuaren Sukarraren sorrerak bat-bateko aberastasunak sortu zituen kautxugileen eskuetan, baita ehunka indigenen esklabotza behartua ere. Garai honetan zehar oihaneko ibaiak esploratu ziren eta Iquitos hiria sendotu zen, departamenduko hiriburua izan zena 1897an San Martínen banaketaren ondoren.

Loreto, departamendurik anitzena ere bada etnia eta hizkuntza indigenei dagokionez: gaur egun departamenduan oraindik hitz egiten diren hizkuntzetatik lau hizkuntza bakartuak dira, eta hizkuntza endemikoen bost familia ere baditu (cahuapano hizkuntzak, huitoto hizkuntzak, peba-yagua hizkuntzak, tucano hizkuntzak eta zaparo hizkuntzak). Beste hizkuntza barietate batzuk berriki desagertu dira, muniche hizkuntza kasu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne