Los camioneros | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 13 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | drama |
Hizkuntza | gaztelania |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1973ko azaroaren 12a |
Amaiera-data | 1974ko otsailaren 18a |
![]() ![]() |
Los camioneros (euskaraz Kamiolariak) Espainiako telesaila bat izan zen. Mario Camusek zuzendu zuen, Pedro Gil Paradelaren gidoiak eta Antón García Abrilen musika zuelarik. Telesaila honetako protagonista Sancho Gracia aktorea izan zen, atal bakoitzean beste hainbat aktore tartekatzen zirelarik.
Telesaila estreinatu zen garaian nahiko ezaguna egin zen, gainera garai hartako espainiar gizartea nahiz aldaketak ikusteko parada ona ere bada. 1973ko Urrezko TP saria irabazi zuen, Espainiako telesaila onenaren saila irabaziz. 2013ko otsailean La 2 katean berriz ere aireratu zuten.