Lost Horizon 1937an Columbiak ekoiztutako abentura filma da, Frank Caprak zuzendua. Aktore nagusiak Ronald Colman, Jane Wyatt eta Sam Jaffe izan ziren. Izen bereko eleberrian dago oinarrituta, 1933an James Hiltonek argitara emanikoan. Bidaiari talde batek zorioneko herria den Shangri-La topatuko du Himalaya mendikatean.