Loto sakratu

Loto sakratu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaProteales
FamiliaNelumbonaceae
GeneroaNelumbo
Espeziea Nelumbo nucifera
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakNelumbis Semen (en) Itzuli, loto hazi, loto errizoma, loto hosto, loto zeta eta loto sustrai olio

Loto sakratua edo Indiako lotoa (Nelumbo nucifera), batzuetan loto soilik, Nelumbo generoko landarea da, lore biribil handiak, zuriak eta usaintsuak ematen dituena[1]. Lotoa lore sakratua da ekialdeko erlijioetan (budismoa, brahmanismoa), non jainkoak loto-lorezko tronu batean irudikatzen diren. Loto sakratua Indiako lore nazionala da. Ospetsua da hazien bizitza luzea dela-eta, hamar menderen ondoren erne ahal direnak[2].

Ez da nahastu behar Nymphaea alba loto-lorearekin[3].

  1. «loto». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-21.)
  2. (Ingelesez) Long life seeds. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-7-1).
  3. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne