Loulan erresuma Krorän | |
---|---|
Landutako egur zatia. Mendebaldeko zibilizazioen eragin nabarmena du. | |
Aztarnategi arkeologiko infotaula | |
Eskualdea | Xinjiang |
Koordenatuak | 40°31′39″N 89°50′26″E / 40.527633333333°N 89.840644444444°E |
![]() | |
Historia | |
Garaia | K.a. II. mendea |
Uztea | K.o. IV. mendea |
Loulan (txineraz: 樓蘭; pinyineraz: Lóulán) edo Krorän (uigurreraz: كروران, Кроран) Txinako ipar-mendebaldean dagoen Xinjiang probintziako antzinako erresuma baten hondarrak dira, Zetaren Bideko oasi garrantzisua izan zena.
K.a. 77 urtetik aurrera Shanshan (鄯善) izena hartu zuen[1] eta Taklamakan basamortuaren hegoaldeko korridore osoa hartzera iristi zen[2]. Loulan izena Lop Nor aintziraren ipar-mendebaldeko hiri batek mantendu zuen.