Lourdes Iriondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lourdes Iriondo Mujika |
Jaiotza | Donostia, 1937ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Urnieta, 2005eko abenduaren 27a (68 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Xabier Lete Bergaretxe |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta abeslaria |
Kidetza | Ez Dok Amairu |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko martxoaren 27a - Urnieta, Gipuzkoa, 2005eko abenduaren 27a) euskal kantaria eta idazlea izan zen. Euskal kantagintzaren erreferente izan zen 1965etik 1978ra bitartean.[1] Ez Dok Amairu taldeko kidea izan zen hasieratik, eta senar izan zuen Xabier Lete, talde bereko kidea.[2]