Love Story (euskaraz Maitasun Istorioa) 1970eko Arthur Hiller estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma da, Erich Segalek idatzitzako izenburu bereko Love Story eleberrian oinarritua, eta Ali MacGraw, Ryan O'Neal, John Marley eta Ray Milland aktoreek antzeztua. Bestalde, eleberri horretan oinarritutako Love Story musikala ere badago.
Oscar Sarietarako zazpi izendapen jaso eta bat irabazi zuen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Francis Lai).