Lovis Corinth (Tapiau, Prusia, 1858ko uztailaren 21a – Zandvoort, Prusia, 1925eko uztailaren 17a) alemaniar artista eta idazlea izan zen. Bere helduaroko margolanek eta marrazketek inpresionismoa eta espresionismoaren sintesia adierazten dute.
Ikasketak Parisen eta Munichen egin zituen. Berlingo Sezesioan partaide izan zen, eta talde horretako lehendakari izan zen Max Liebermann ostean.
Bere hasierako lana izadiarekiko hurbilketa adierazten zuen. Hasiera batean espresionismotik urrun bazegoen ere, 1911 urtetik aurrera, bere estiloak espresionismoaren ukituak hartu zituen. Kolore biziagoak erabiltzen hasi zen eta bizitasun handiko paisaia eta erretratuak egiten hasi zen.
Corinthek gai ugari jorratu zituen, horien artean biluziak eta Bibliako pasarteak ere.