Lucas Egibar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1994ko otsailaren 9a (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | snowboarderra |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 82 kilogramo |
Altuera | 182 zentimetro |
Lucas Egibar Bretón (Donostia, Gipuzkoa, 1994ko otsailaren 9a) snowboardlaria da.
2011/2012 denboraldian Europako Kopa irabazi zuen. 2013an Munduko Junior Txapelketetan Erzurumen, Turkian, urrezko domina lortu zuen.
Munduko Kopan, lehendabizikoz, 2013ko martxoaren 9an, Arosan, podiuma zapaldu zuen.[1]
2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[2]
2015eko martxoaren 21ean Kataluniako "La Molina" eski-estazioan Snowboard Crosseko Munduko txapelketa lortu du 21 urterekin.[3] Gauzak honela, estatu mailan horrelako txapelketa bat lortzen lehenengoa izan da.[4]
Garaipen hauek lortzeko entrenatzea oso da garrantzitsua 6 bider arituz astean zehar eta ez Euskal Herrian baizik eta Suitzan eta Austrian. Izan ere, estatu mailan ez dago bere kirolerako moldatutako pistarik.
2021ko otsailean, munduko txapeldun bilakatu zen Snowboard-crosseko Munduko Txapelketa irabaziz.[5]