Lucy Parsons | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Virginia, 1851 |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
Heriotza | Chicago, 1942ko martxoaren 7a (90/91 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Home Cemetery (en) ![]() Haymarket Martyrs' Monument (en) ![]() |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: sutea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Albert Parsons |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, sindikalista eta anarkista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
![]() ![]() | |
![]() |
Lucy Eldine Gonzalez Parsons, jaiotzez Lucía Carter[1], (1851 – 1942ko martxoaren 7a) [2] [3] Ameriketako Estatu Batuetako sindikalista, sozialista erradikala eta anarko-komunista bat izan zen. Oraindik ere bere oratoria kartsua gogoratzen da, bere garaian eraginik handiena izan zutenetako bat. Parsons mugimendu erradikalean sartu zen Albert Parsons erredaktorearekin ezkondu ondoren. Texasetik Chicagora joan zen berarekin, eta han Albertek editatu zuen The Alarm egunkarian parte hartu zuen.
1887an senarra Haymarket auziaren ondorioz exekutatu zuten, baina Parsonsek ez zuen utzi bere aktibismo erradikala, eta IWW (Industrial Workers of the World - Munduko Langile Industrialak) sindikatuaren fundatzaileetako bat eta beste erakunde politiko batzuetako kidea izango zen.