Ludopatia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Bulkaden kontrolaren nahasmendua, behavioral addiction (en) , money disorder (en) , Gizarte-gaia, factor of needy (en) eritasuna |
Espezialitatea | psikiatria psikologia klinikoa |
Arrazoia(k) | apustu |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F63.0 |
GNS-9-MK | 312.31 |
OMIM | 606349 |
MedlinePlus | 001520 |
eMedicine | 001520 |
Disease Ontology ID | DOID:12399 |
Ludopatia edo joko-irrika patologikoa[1] bulkaden kontrolaren nahasmendua da. Larrialdi psikologiko eta kontrolaezinaren ondorioz, kasino batean edo beste apustu-sistema batean jokatu eta apustu egitera behartuta dago pertsona, modu iraunkorrean eta progresiboan, eta modu negatiboan eragiten die bizitza pertsonalari, familiakoari eta profesionalari.[2] Ludopatiaren ezaugarria bulkadak kontrolatzeko zailtasuna da. Ausazko joko baten edo gehiagoren praktika konpultsiboan agertzeko joera du. Menpekoaren eguneroko bizitzari eragin diezaioke, eta familia, sexua edo elikadura bigarren mailako zerbait izatera igaro daiteke. Horregatik, ez da bizio batekin nahastu behar, ludopatia gaixotasun kroniko larria baita, adikzioa.